GELTOKI IRUÑA

ELKARTEA

Bultzada

Geltoki elkartea Geltoki proiektuaren sustatzailea da. Ez du irabazi asmorik, nafarroako bost eragileek osatzen dute, eta ekonomia sozial eta solidarioa eta elikadura burujanetza oinarritzat duen proiektua honen baloreak zabaltzeko asmoarekin sortu zen. Elkartea osatzen duten eragileak hauek dira, REAS Nafarroa, NNPEK-CPAEN, Traperos de Emaus, Alimentos Artesanos eta EHNE Nafarroa. Bost eragile hauetaz aparte, elkartea eta proiektua bera beste hogei bat eragile eta gizarte ekimenen babesa ere badu

REAS Nafarroa

Ekonomia solidarioan dabiltzan Nafarroako ekimenak biltzen dituen sarea da, bertan, elkartsaunean oinarritutako eredu ekonomiko honen alde lanean dauden eragile eta norbanakoak biltzen ditu. 2003. urtean sortu zen ekonomia solidarioaren oinarriak lantzen zenbiltzan ibilbide anitz eta luzeko eragile desberdinak(batzuk 30 urte baino gehiagokoa) bildu zirenean. Sarean 1050 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute( erdia kontratu pean, beste erdiak bolondres moduan), 50 eragila baino gehiagotan bilduta eta enpresak( batzuk eskubide osoko bazkide moduan eta besteak bazkide laguntzaile moduan) eta norbanako bazkideak ere hartzen dute parte.

NNPEK - CPAEN

Nafarroako Nekazal Produskzio Ekologikoaren Kontseilua, 1996 tik Nafarroan nekazal ekoizpen ekologikoaren kontrolaz, egiaztapeneaz eta promozioaz arduratzen den eragilea da. Gaur egun kontseiluak 600 operadore baino gehiago biltzen ditu eta 2000 produktu zertifikatutik gora kontrolatzen ditu.

TRAPEROS DE EMAÚS

Irabazi asmorik gabeko fundazioa da, eta zailtasun desberdinak dituzten pertsonen garapen integralerako elkarbizitzarako eremu bat sortzea du helburu nagusi, bestelako mundu baten ametsa ortzimugan.1972az geroztik dabiltza Traperos moduan lanean, gizarteak errefuxatzen duena jaso eta berreskuratzen. Taldea 20 herrialdeetako 210 pertsonek osatzen dute, Saratsako, Iruñeako, Beltzuntzeko, Lizarrako eta Tuterako lantoki desberdinetan banatuta.

EHNE Nafarroa

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, Nafarroako 900 nekazari eta abeltzain inguru biltzen dituen nekazal sindikatua da. Herrialdeko txoko guztietan barreiaturik, nekazaritza eredu iraunkorraren alde egiten du. Familia tamainako ustiategien bizi baldintza duinaren defentsan ibiltzen da, lurraren kudeaketa arduratsu baten alde eta kulturalki egokiak diren lan moldeak defendatzen duen sindikatua da. Merkatu globalaren logika diruzalearen gainetik elikadura burujabetzaren alde lan egiten du..

NAFARROAKO ELIKAGAI ARTISAUEN ELKARTEA

Nafarroako elikagai artisauen elaboratzaileen elkarteak, gure herrialdeko landa eremu desberdinetan diharduten 25 artisau enpresa biltzen ditu. Elkarrekin bildu ziren euren produktuekin gure nagusiek guregana ekarri dituzten trebeziaren adierazle diren produktu eskaintza zabala goraipatzeko, eta modu horretan, osasun eta kalidade arau gorenak betez, lan egiteko modu artisauak defendatzeko