JANTOKIA

Alternatibak elikatzen

Geltokik elikadura du ardatz, horregatik zer jaten dugun eta horrek, guregan eta hartzen gaituen lur honegan zer nolako eragina duen arduratzen gaitu. Bai kafetegian, bai jantokian ere lan ildo argi batzuk jarraitzen ditugu elikadura burujabe, osasuntsu eta eraldatzaile baten alde. Elikagaien jatorriari garrantzi handia ematen diogu, horregatik bertakoak, tamaina txikiko ekoizleek sortutakoak eta ekologikoak direnak lehenesten ditugu, baita bidezko merkararitzaren oinarriekin sortutakoak ere. Lurrarentzako, ekoizleentzako eta kontsumitzaileentzako oraina eta geroa bermatzeko asmoa zintzoarekin. Hori dela eta, hortzimuga horretarako nahita-nahiezko pausu bezala, emeki emeki ekoizle txikiekin harreman ehuntzen gabiltza, banatzaile handiekiko menpekotasuna hautsiz eta komertzializazio bide zuzenen aldeko apustua eginaz.

Kafetegiak zein jantokiak sortzen dituzten irabaziak(baita gainerako eremuek sortzen dutena ere).bertan gelditzen dira, hau da ez dago irabazi asmorik. Horrek kalidade goreneko eskaintza prezio orekatu eta justu batean ateratzeko aukera ematen digu.

Ginera Geltoki sukaldaritza osasuntsuaren eskola izan nahi du ere, elikadura kultura arduratsu baten alde kontzientzia pizteko, tallerrak eskeiniz, sukaldaritza ikuskizunekin edota ekoizleek beraiek gidatutako produktuen dastaketekin.

MENUAK

Ikusi hemen aste honetarako prestatu ditugun menuak. Zure erreserba hoanko telefonora deituz egin dezakezu: 948 988 274

TALDE BATENTZAKO JARDUNALDI BAT ANTOLATU NAHI DUZU?

Kolektiboentzako bazkariak, auzateak, aperitifak, bertako eta ekologikoak diren produktuen dastaketak, urtebetetzeak…

Kontaiguzu zer nahi duzun eta zurekin harremanetan jarriko gara, jardunaldia nahi duzun moduan atera dadin
Bota zure proposamena!

Gracias por tu propuesta

!pronto tendras noticias nuestras!

!Recibido!

Muy pronto nos pondremos en contacto contigo