Zer da K/LE?

Urriaren 11, 12 eta 13an K/LE, kaleko kultura jaialdia antolatu behar da Geltokin eta Nafar Gobernuko kultur departamentuko eta Iruñeko Udaleko kultur arloko diru-laguntzekin antolatuko da.
Jaialdiak kaleko kultura eta artea balorean jartzea du helburu; unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada… K/LE-k, iruñerriko kultura eta arte herrikoian barneratu nahi du, gaur egungo adierazpen artistiko ezberdinak elkartuz, hala nola kaleko artea, gure tradizioekin elkartuz, kalean, publikoki eta publikoarentzat egindakoak.
Urriaren 7an hasi eta jaialdiaren azken egunerarte Geltokiko kanpoko pareta koloreztatuko duen mural bat eginen da bertako 7 artista ezberdinen artean.
Jaialdiak iraungo duen 3 egunetan programazio ezberdinaz gozatzeko aukera izango dugu Geltokiko gune zentralean, hala nola inguruetako kaleetan ere. Programatuko diren jardueren artean kaleko artearen inguruko azoka bat egongo da, rap eta poesia emanaldi bat, hip-hop dantzak ikusteko aukera, batukada eta animazioarekin kalejira bat, zuzenean grafitia nola egiten den ikusteko aukera, erraldoiak, meet&greet bat artistekin, mikro-laburmetraien proiekzioak, parkour erakustaldi bat edo/eta mural parte-hartzaile baten margoketa, non etxeko txikienak parte hartu ahal izango duten.

K/LE lehiaketa artistikoak eta jaialdiaren egitaraua

K/LE lehiaketa artistikoak

RAP | GRAFITI | MIKROLABURMETRAIAK

Egitaraua

KALEKO KULTURA JAIALDIA

Partekatu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email

Propuesta recibida!

pronto Nos pondremos en contacto contigo

!Recibido!

Muy pronto nos pondremos en contacto contigo