"Gauzak nola konpontzen diren ahazten ari gara. Pixkanaka, ezagutzak galtzen joan dira, eta gizarteak ez du beti estimatzen oraindik ezagutza praktiko horiek dituzten pertsonei"

Erabili eta botatzeko kulturaz nazkaturik

Kontsumismoa, erabili eta botatzeko kultura eta zaharkitze programatua barneratu ditugu eta gure eguneroko bizitzan ia egunero objektuak botatzen ditugu zaborretara, batzuk kalte txikiagoekin eta konponketa soil baten ondoren beste aukera bat izan lezaketenak

Repair café, nazioartean errepikatutako modeloa

Repair Café-ak  duela hamarkada bat sortu ziren Holandan eta gaur egun mundu mailako mugimendu bat da, eta gizartean erreparazio-ezagutzak gordetzera eta konpontzeko errazagoak diren produktuak merkaturatzearen alde egiten dute

Guztien artean konponduko dugu

Repair Café-a topaketa informal bat da, eguneroko erabilerako objektu txikiak konpontzeko, beste modu batera begiratzen ikasteko eta objektu horietan balio berri bat ikusteko. Sarrera librea da eta bertara hurbiltzen diren herritarrek matxuratutako tramankuluak konpon ditzakete, adituen laguntzarekin, giro atseginean

Ekimenaren gakoak

Ez bota, konpondu!

Mota guztietako objektuak konpontzeko tresnak eta materialak ditugu: tresna elektrikoak eta elektronikoak, bizikletak, jostailuak, informatika...

Adituen laguntza

Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroan parte hartzen duten boluntarioek topaketa koordinatzen dute eta objektuak konpontzeko ezagutzak partekatzen dituzte

Parte hartu!

Aski da objektu bat eramatea, adituen laguntzarekin konpontzeko, ezagutzak eskaintzera eta besteei laguntzera hurbiltzeko edo, besterik gabe, kafe bat hartu eta ekitaldiaren giroaz gozatu

Kulturarako gunea

Ekitaldia emanaldi/esku-hartze artistiko batekin girotuko da hilero. Bertako artista plastikoak, musikariak, performance-ak...

Hilean hitzordu bat

Hileko azken larunbatean 11:00etatik 14:00etara, Geltokiko leihatilen gunean. Hurrengo edizioa urriaren 31an, larunbatean, izango da

Energia Berriztagarrien Foroa

Proiektua Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroan parte hartzen duten erakundeetako boluntarioek (Greenpeace, Som Energia-Energia Gara Nafarroa, Goiener eta E+P energia) bultzatu dute

!Recibido!

Muy pronto nos pondremos en contacto contigo 

Propuesta recibida!

pronto Nos pondremos en contacto contigo