TOROS | ZEZENAK

MULTIMEDIA ERAKUSKETA

Erakusketa honekin, argazkigintza eta ikus-entzunezko lanen bidez, Iruñea Antitaurinatik hiri honek behar duen eztabaida sustatu nahi dugu. Izan ere, gure ustez, hiriak hausnartu behar du ea zilegi den animalien tratu txarrak izatea gure jaien zati baten oinarria. Izan ere, zezenketak animalien tratu txarren salbuespen legala dira, horrela dio legeak, baita zientziak ere

Tauromakiari buruzko erakusketa honetan Iruñea Antitaurinak animalien tratu txarrak azalarazten dituzten nazioartean ezagunak diren bi artistaren begirada ezberdinak aurkeztu nahi ditu

FIESTA. Aitor Garmendiaren argazki-bilduma (Tras Los Muros). Argazkilaria animalien eskubideen aldeko ekintzailea da eta argazki gehienak sanferminetan egin zituen ezkutuko tratu txarrak salatzen dituen Tras Los Muros izeneko proiektuaren baitan

TAUROMAQUIA Jaime Alekos-en dokumentala (29 min.) egunero ikusi ahalko da. Bideo-kazetariak xehetasun-planoak eta zezen-literaturatik hartutako aipamenak erabili ditu zezenketa kontatzeko. Dokumentala 3 urteko lana izan da eta 23 zezenketatan hartu ditu irudiak, 15 hiritako 1., 2. eta 3. mailako plazetan

Comparte >

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email