PROIEKTUA

Geltoki

Geltoki poiektuak elkartasunezko giza ekonomiaren promozioan, buruaskitasun ekonomikoan eta modu zabalean eta anitzean gizartearen ehunduran lagundu nahi duen ekimen bat da. Horretarako autobús geltoki zaharreko lehiatilen gunea eta kafetegia erabiltzen ditu, 900 metro koadroko eremu zabala.

Lehiatilen gunean arte zirkuito komertzialetik at dauden bertako artisten lanak sustatu, ikustarazi eta zabaltzeko balio du, eta bertan, euren adierazpen artistikoen erakusketak topatu daitezke. Bertan ere, ekonomia eredu alternatiboen edota elikadura burujabetzaren inguruko erakusketak aurkitu daitezke. Honetaz aparte, Geltoki bertakoak, ekologikoak, bidezko merkaritzakoak, artisauak eta berreskuratutako produktu eskaintza zabala duen salmenta gune bat du ere.

Kafetegia gunea, elikatzeko kultura sustegarri eta osasuntsua sustatzeko eremu bat da, balio kulturalak, soziologikoak eta justuak elikadura ohiturei atxikituz. Kafetegiaren eskaintza “0 km” produktuek, bidezko merkataritzakoek, produktu ekologikoek, nafarroako barazkiek, eta bertako eta garaiko produktuek osatzen dute.

Proiektua gizarte eragile, talde eta elkarte askoren lana eta gogoari esker egikaritu da. Eragile bakoitzak ahal zuena emanez, ardura maila desberdinetan, Geltoki Elkartearen inguruan denak bilduta. Fiare banka etikoaren kreditu bidez eta crowfunding kanpaina bidez jasotako ekarpen txiki askori esker finantzatu da.

2018ko ekainean egindako irekiaren ondoren. Geltokin etengabeko ekintza programa zabala dugu eta askatasun osoz bisitatu daiteke astelehenetik larunbatera urte osoan zehar.

MISIOA

Proiektua Iruñeko autobus geltoki zahar maitatuan berriro zabaltzera dator, honako hontan bestelako bidai bati ekiteko, ekonomia sozial eta solidarioa, elikadura osasuntsua , bertakoa eta ekologikoa, eta pertsonetatik pertsonentzako kultura bati bide emateko. Proiektu bat non sustengarritasun ekonomikoa. beste mundu posible bat garatzen jarraitzeko balidabidea izango den

HELBURUAK

Geltoki proiektuak Iruñerrian ekonomia sozial eta solidarioaren, elikadura burujabetzaren eta kultura alternatiboaren sustatzaile eta erreferente bihurtzea du helburu. Nafarroako gizartearentzako zerbitzu bat, eta ekimen alternatibo eta eraldatzaile desberdinen sareen bozgolagailu, gizarte ehundura sustatuko duen proposamen zabal eta anitza

FILOSOFIA

Proiektua ekonomia sozial eta alternatiboaren kartaren printzipioen baitan kokatzen da. Printzipio hoiek gure egiteak, parekidetasuna, lan baldintza duinak eta parte hartzea bermatzen duten eremuak egotea, ingurugiroarekiko erantzukizunez jokatzea, elkartasuna, irabazi asmorik gabekoa izatea eta ingurunearekin arduratsu jardutea eskatzen du

Pertsonendako

ekonomiarantz bidai bat

ABIADA

Geltoki Iruñea Elkartea

2007an Iruñeako autobus geltoki zaharraren itxieraren ondoren, erabilerarik gabe gelditu zen eremu hau eta REAS Nafarroak ekonomia sozial eta solidarioaren biltoki erreferentzial bezala erabiltzeko proposamena luzatu zuen. Urteen joanean proposamen honek atxikimenduak eta beste eragile batzuen babesa eta konpromisoa biltzen dihoa.Une batean, ekonomia solidarioaren eta elikadura burujabetzaren alorrean lan egiten duten bost eragileek Geltoki Iruñea elkartea sortzen duten arte. Hauekin batera beste eragile asko eta anitzak laguntzaile moduan bilduko dira Geltoki Iruña Elkartera. Geroago elkarteak proiektua hartzen duen udalaren espazioaren gestioaren esleipena hartuko du

Ondoko loturan elkartearen eta hura osatzen duten eragile desberdinen informazio gehiago topatu dezakezu

KUDEAKETA

Geltoki Kooperatiba

Geltoki kooperatiba es la actual gestora del espacio Geltoki. Impulsada por la asociación Geltoki Iruñea la cooperativa se forma en junio de 2018 y actualmente cuenta con un total de 10 cooperativistas tratándose, al igual que la asociación y el proyecto, de una iniciativa sin ánimo de lucro. Su cometido es desarrollar la actividad del proyecto en todas sus áreas haciendo propios y garantizando la puesta en práctica de los valores y filosofía de la Asociación Geltoki Iruñea . En su páctica diaria la cooperativa funciona adoptando como prioritarios valores como la toma de decisiones compartidas, la equidad salarial, el feminismo, la autogestión, el respeto mutuo o la integración social entre otros.