Bodega MENDIKO (Aibar-Oibar)

Mendiko Upategia 2000. urtean sortutako Oibarko familiarteko enpresa da, garai horretan Bitor Iberok zituen 14 Ha mahasti ekologikoak ardo bihurtzeko upategia eraiki zuen, prozesuan Marivi Azkaratek lagundua. Urteak aurrera eta 2013 urtean beraien bi seme-alabak batu zitzaizkien, Maite eta Imanol. Maitek upategiak Iruñeako Azpilagaina auzoan duen dendatxoan lanean hasi zen eta Imanol aldiz, aitarekin eskuz esku, mahastietako eta upategiko lanetan hasi zen.

Bertan, hasieran bezala gaur egun ere, garnatxa, tempranillo, cabernet-sauvignon eta syrah mahats motak zaintzen dituzte modu ekologikoan. Lurraren orekan lagunduz eta gure baliabide preziatuena, lurra, mende luzez iraun dezan bermatuz.Ekoizpena 60000 litro ardoren bueltan egoten da urte on batean, badiralako baldintza klimatikoen ondorioz galera handiak izan dituzten urteak ere. Gehien bat ardo beltza ekoizten dute, urtekoak, haritz ardoak eta kriantzak. Baita granel formatuan soilik ardo gorria ere.

Gertuko salmenta egiten dugu Euskal Herriko 7 lurraldeetan, gure dendan, kontsumo elkarteetan, denda txiki eta tabernetan gure ardoa modu zuzenean eramaten dute. Ardoa ez dute produktu elitista bat bezala ulertzen, arduraz kontsumitu behar den eguneroko elikagai bezala baino. Horregatik graneleko formatuetan asko ibiltzen dira, kontsumitzen duenarentzako merkeago ateratzeko eta baita hondakinen sorkutza ahalik eta txikiena izan dadin.

Nola zaudete momentu honetan?

Belaunaldi aldaketa datorkigu, aitak urte luzez lan handia egin ondoren seme-alaboi dagokigu testigua hartu eta aurrera egitea. Egia esan aurreko belaunaldiak izandako lanerako gaitasuna gure bizi proiektuetara egokitzean dugu erronka handia, baina egiten duguna maite dugu eta eta egiten duguna, askok ere maite dute. Beraz…

Nola ikusten duzue etorkizuna?

Badirudi kontsumoan kontzientzia berpizten ari dela bertako eta ekologikoen aldeko kontsumoaren alde, baita tamaina txikiko ekoizleen alde. Baina beldur handiak ditugu. Administrazioak dakarkigun burokratizazio prozesuekin. Gure lanak ditugun giza baliabideei egokitu behar diegulako eta eguneteik egunera bertatik lan karga eta eskakizun gehio datozkigu.

Zein etorkizunekin amesten duzue?

Landa eremu biziekin, elikadura eta baita mahastigintza ere, zentzu kolektibo batez ulertu eta landuko dena. Herretan jende askorentzat lanerako eta elkarlanerako eremu bat bezala irudikatzen dut nekazaritza. Non bertatik bizi garenok, bizi baldintza duinak izanen ditugun, gure aisialdiarekin, gure lasaitasunekin, gure baliabide ekonomikoekin

!Recibido!

Muy pronto nos pondremos en contacto contigo 

Propuesta recibida!

pronto Nos pondremos en contacto contigo