-
ZUZENEKO
IKUSKIZUNA
Hilabetero ikuskizun ezberdin batez gozatzeko aukera izango duzu. Eszenatokian ezaugarri orokorra: Bertako sortzaileak.
-
SHOW-AREN
ZUZENDARIA
Gastro Show edizio bakoitza Sergi Salinas tokiko aktoreak antzeztutako zeremonia zuzendaria aurkezten du.
-
BERTAKO
EKOIZPENA
Edizio bakoitzak tokiko ekoizle baten hurbileko produktuak ditu protagonistak, sarritan produktu ekologikoak.
-
AFARIA
GELTOKIN
Ikuskizunean zehar Geltoki tabernak prestatutako 4 pintxoz gozatu ahal izango duzu ardo ekologikoekin lagunduta.
GASTRO SHOW-ak
HACE CALOR Y SOMOS NOSOTRES
Azaroak 27 osteguna | 20.00etan | 20€
Bero egiten du eta gu gara! Bero naiz, hotz naiz, ez dut lo egiten, artikulazioak minberatuta ditut, orain negarrez, orain barre… zer gertatzen zait? Beste norbaiti ere gertatzen zaio?… Jakina baietz! Ez zaude bakarrik, tribua gara, eta Pantxika da agintean, bere umore ironiko, garratz eta subertsiboarekin. Bere eta bere lagunen esperientzia kontatzera dator: bizitzako etapa berri honetan nola sentitzen diren, zer sintoma dituzten eta nola egiten dioten aurre — bai osasun- eta erakunde-sistema patriarkalari, aldaketak behar dituena, bai eta entzuten ez duen eta laguntzen ez duen gizarteari ere. Ikuskizuna Geltoki Tabernak prestatutako 4 pintxorekin lagunduko dugu, eta ardo ekologikoarekin bustiko dugu.
Hizkuntza: gaztelania.
LANTERNE, LA LINTERNA MÁGICA
Azaroak 06 osteguna | Bi pase | 3€
Argi eta itzalen artean ezkutatutako denda batean, bi saltzailek gonbidatzen dute publikoa linterna magiko baten sekretua ezagutzera. Haren barruan inoiz amestu diren ipuin guztiak bizi dira. Horrela hasten da bidaia sentsorial eta sinboliko bat, non bi izar Lurrera jaisten diren hura argitzeko. Hala ere, argiak beldurra, desira eta kontraesanak ere pizten ditu. Ipuinaren bidez, aurkakoen arteko topaketari, desioaren indar eraldatzaileari, itzalaren edertasunari eta ametsen indarrari buruzko alegia bat agertzen da. Irudimena, oroimena eta beste modu batera begiratzea gonbidatzen duen ikuskizun intimo eta bisual bat, eta harekin batera zuku ekologiko eta azenario-bizkotxoz osatutako askari goxo batez lagunduko dugu.
INPROFESTAAKZIOA!
Irailak 24 asteazkena | 20.00etan | 20€
Inpro Festa Akzioa hasi da! eserlekutik erortzeko moduko eszena dibertigarriak eta trikitilari baten atzak bezain arinak diren istorioak proposatuko dituzte Nafarroako 5 aktore euskaldun hauek. Publikoak proposatzen duenaren esanetara. Umorez beteriko jaia da ikuskizun hau. Eta inoiz gehiagotan errepikatuko ez dena. Beraz, algararen festa honen parte izan nahi baduzu pasa akziora eta etorri! Xabier Flamarike, Lorena Arangoa, Xabier Artieda, Jaione Urtasun eta Garazi San Martinek osatutako InproLabel boskotearen emanaldia da. Ikuskizunaz gain, bertaratzen direnek Julen Azconaren (Gares) tomete ekologikoarekin eta Goñiko moxalarekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango dituzte. Hizkuntza: Euskara
ALTER NATION
Maiatzak 29 osteguna | 20.00etan | 20€
Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Bi, hiru, lau, bost… zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da; identitatea bakarra al da? Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Hainbat ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat. Idoia Tapia aktore eta abeslari iruindarra da. Bost urtez Skabidean taldearekin plazarik plaza aritu ostean antzerkigintzan buru-belarri dabil eta eszenan lengoai berriak esploratzea interesatzen zaio. Ildo horretatik sortu du Alter Nation, bere lehenengo pieza sendoa. Ikuskizunaz gain, publikoak Geltoki Tabernak Sarbileko (Etxauri) produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango ditu. Hizkuntza: Euskara
DENETARIK ETA BERTAKOA
Martxoak 27 osteguna | 17.00etan | 5€
Martxoko Gastro Show-a Txiki Gastro Show bat da. Ohiko formatuko haurrentzako bertsioa, arte eszenikoak, tokiko produktua eta gastronomia uztartzen dituena. Arratsaldeko saio honetan, haurrentzako ipuin kontaketa bat eta askari bat konbinatuko ditugu, produktu ekologiko eta tokikoekin. Geltokiraino Pontxa iritsiko da bere istorio berriekin. Denetik jan beharko genuke? Zein da zure barazkirik gogokoena? Oraingoan, elikadura osasungarriari buruzko gogoeta eginaraziko digu, istorio eta pertsonaia bitxien bidez. Bertako produktuak ere gogor defendatuko ditu. Lortuko al du elikadura osasungarriaren erronka? Ipuin-saio honetan ikusleek jolasean, oihuka eta abenturetan murgilduz parte hartuko dute. Euskarazko ipuin kontaketa 3 urtetik gorako haurrentzat.
HITZ ESANA
Otsailak 20 osteguna | 20.00etan | 20€
Mejillon Tigre taldearen eskutiz, spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da HITZ ESANA. bi gorputz, 15 bat pieza indibidual, eta poesia emanalditik baino kontzertutik gertuago egon nahi duen formatua. Esateko ez baita gauza handirik behar: jasotako guztiarekin eta horren kontra aritzea. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak, erreferenteak. Hitz soilak eta, noizbehinka, musika nahasian, esandakoa eta beste guztia ere hel dakion entzuleari. Errezitaldiaz gain, publikoak Geltoki Tabernak Anizko Jauregia Esnekiak proiektuko produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango ditu.Hizkuntza: Euskara