Otsailak 20 ostirala
20.00etan | Doako sarrera
NONDIK ABIATU INORA
Zaila da zerbait iraunkorra eta egonkorra irudikatzea behin-behineko egoera batean. Ordea, inertziaren dinamikatik irteteko beharrezkoa da geldiunea. Geldiunea elkarri begiratzeko. Elkarrengana gerturatzeko ausardiaz betetzeko. Ez-egonkortasunean zerbait egonkorra eraikitzeko konpromezua hartzeko. Egon ezin daitekeenean ere hor egoteko moduak asmatzen saiatu ahal izateko.
Nagore Tamayo Goñi eta Amaia Martinez dira Nabiga Kolektiboaren ‘Nondik Abiatu Inora’ ikuskizuneko dantzariak.
Nagore dantzari eta sortzailea da. Bilboko Dantzertin eta Iruñeako La Faktoria Choreographic Centerren burutzen ditu bere dantza ikasketak. Nabiga Kolektiboaren ‘Nondik Abiatu Inora’ piezaren eta ‘Nolako Zura. Hileta bat inozentziari’ bakarkako lanaren sortzaile eta interpretea da.
Laida Aldazen ‘In Perspective’ ikuskizunean ere parte hartu du interprete gisa, baita hainbat ikus-entzunezkoetan ere. Amaia Martinez dantzaria, Burgoseko Ana Laguna zentroan eta Iruñeko La Faktoria Choreographic Centerren ikasia, ‘Euliak’ eta ‘Passacaglia’ piezen sortzaile eta interpretea da. Nabiga Kolektiboaren ‘Nondik Abiatu Inora’, ZUK konpainiako ‘QTA’ , Marta Coronado eta Laida Aldazen ‘Trayectos’ eta Laida Aldazen ‘In Perspective’ ikuskizunetan interpretea izan da, besteak beste.
Ikuskizunerako sarrera doakoa da, edukiera bete arte. Ikuskizunaren teaserra hemen ikus dezakezu.