#mESS

Azaroa da
hilabetea

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hilabetea da #mESS, eta Geltokik apustu egiten du ekonomia solidarioko erakundeen arteko Lankidetza Foroetan ikasturte osoan egiten den lana ikusarazteko. Foro horietan hainbat gai lantzen dira, hala nola energia berriztagarriak, finantza etikoak edo ehungintzaren ordezko aukerak. Jarduera-programa zabala, gauzak egiteko beste modu batzuetan arreta jartzeko, pertsonak eta Lurra erdian kokatuz.

ARGAZKI ERAKUSKETA
2021/11/02 - 2021/11/30

Energia ona, ingurumena errespetatzen duena

Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroak antolatutako bigarren argazki-lehiaketa irekiaren emaitzen erakusketa. Erakutsiko diren lanak lehiaketara aurkeztutako lan guztien hautaketa dira. Horrekin batera, azaroaren 2tik 15era, zabalik dago herritarrek on line bozkatzeko epea, edizio honetako argazki irabazleak aukeratzeko.

CICLO DE CINE SOSTENIBLE
2021/11/ 11, 18 & 25 > 19.00etan

EnerZinema

Zinema iraunkorraren hirugarren zikloa, Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroak antolatua. Energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko Goiener, Energia gara-Som energia, E+P energia kooperatibek eta Nafarroako Greenpeacek hartzen dute parte. Zikloak hiru saio ditu, eta hilaren 11n, 18an eta 25ean izango dira.

Saioak doakoak dira eta sarrera librea da, lekua bete arte. Gainera, badago Zinema + ekoburgerra + edaria (11 €) pack-a erreserbatzeko aukera. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da.

KAKAO DASTAKETA
2021/11/10 > 17.00etan

Bidezko merkataritzako kakao-dastaketa

Bidezko merkataritzako kakaoaren dastaketa, etikoki finantzatutako proiektuena. Peru, Haiti eta Boli Kostako kooperatibetako txokolateak dastatuko dira, eta Ekuadorreko Maquita Agro kooperatibako Alfredo Villaviciensok hartuko du parte.

Dastaketa doan izango da azaroaren 10ean, asteazkena, 17:00etan, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

ESCAPE ROOM TEMATIKOA
2021/11/13 & 27

"desbankaesabanca"

Geltokiko Finantza Etikoen Foroak antolatuta (Fiare Banka Etikoa, Adikae, Finantzaz haratago, Oikocreditua, Koop57). Teatrolari antzerki-konpainia nafarrak girotutako eta zuzendutako Escape Room-a, lau laguneko taldeetan. Banku tradizionalaren alde ilunetik ihes egiteaz gain, banku etikoaren ezaugarri nagusiak ezagutzea proposatzen dute.

Hogei minutuko doako emanaldietan eta Geltokiren webgunearen bidez erreserba eginda, Escape Room-a azaroaren 13an eta 27an izango da, larunbatetan.

MODA JASANGARRI PASARELA
2021/11/20 > 12.30etan

Moda jasangarri pasarela

Geltokiko Ehungintza Foroak, besteak beste, Setem edo Traperos de Emaús erakundeek eta ehungintzako eta oinetakoetako tokiko artisauek, ehun-aukera iraunkorren pasarela bat antolatzen du, tokiko diseinatzaileek eta artisauek beren sorkuntzekin parte hartuko dutenak.

Hitzordua azaroaren 20an (larunbata) izango da, 12:30etan, eta sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte.

ERAKUSKETA INFORMATIBOA
2021/11/02 - 2021/11/30

Zer da ekonomia sozial eta solidarioa?

Ekonomia solidarioaren gakoak erakusten dituen erakusketa, ekonomia kapitalistarekin kontrajarrita, eta haren printzipio eta balio nagusiak, gizartean eta politikan eragina duten garapen-eremuak azaltzen dituena. Gainera, QR kodeen bidez informazio gehiago jaso daiteke. Geltokiko takilen eremuan bisita daiteke, eta, gainera, hezkuntza-zentroek bisita gidatuak egingo dituzte hilabete osoan, bai gaztelaniaz bai euskaraz.
Erakusketa REAS Nafarroak diseinatu eta garatu du, Geltokirekin elkarlanean, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatu du.

!Recibido!

Muy pronto nos pondremos en contacto contigo 

Propuesta recibida!

pronto Nos pondremos en contacto contigo