
Erabili eta botatzeko kulturaz nazkaturik
Kontsumismoa, erabili eta botatzeko kultura eta zaharkitze programatua barneratu ditugu eta gure eguneroko bizitzan ia egunero objektuak botatzen ditugu zaborretara, batzuk kalte txikiagoekin eta konponketa soil baten ondoren beste aukera bat izan lezaketenak


Repair café, nazioartean errepikatutako modeloa
Repair Café-ak duela hamarkada bat sortu ziren Holandan eta gaur egun mundu mailako mugimendu bat da, eta gizartean erreparazio-ezagutzak gordetzera eta konpontzeko errazagoak diren produktuak merkaturatzearen alde egiten dute
Guztien artean konponduko dugu
Repair Café-a topaketa informal bat da, eguneroko erabilerako objektu txikiak konpontzeko, beste modu batera begiratzen ikasteko eta objektu horietan balio berri bat ikusteko. Sarrera librea da eta bertara hurbiltzen diren herritarrek matxuratutako tramankuluak konpon ditzakete, adituen laguntzarekin, giro atseginean

Ekimenaren gakoak

Ez bota, konpondu!
Mota guztietako objektuak konpontzeko tresnak eta materialak ditugu: tresna elektrikoak eta elektronikoak, bizikletak, jostailuak, informatika...

Adituen laguntza
Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroan parte hartzen duten boluntarioek topaketa koordinatzen dute eta objektuak konpontzeko ezagutzak partekatzen dituzte

Parte hartu!
Aski da objektu bat eramatea, adituen laguntzarekin konpontzeko, ezagutzak eskaintzera eta besteei laguntzera hurbiltzeko edo, besterik gabe, kafe bat hartu eta ekitaldiaren giroaz gozatu

Kulturarako gunea
Ekitaldia emanaldi/esku-hartze artistiko batekin girotuko da hilero. Bertako artista plastikoak, musikariak, performance-ak...

Doako tailerrak
Repair Café-aren talde eragileak antolatzen ditu, hilero, konponketarekin eta jasangarritasunarekin lotutako doako tailerrak

Energia Berriztagarrien Foroa
Proiektua Geltokiko Energia Berriztagarrien Foroan parte hartzen duten erakundeetako boluntarioek (Greenpeace, REAS Nafarroa, Som Energia-Energia Gara Nafarroa, Goiener eta E+P energia) bultzatu dute
tailerrak
Repair Kafe-a bultzatzen duten boluntarioen taldeak tailer batzuk proposatu dizkigu, objektuak konpontzeko eta berreskuratzeko zereginetan dugun ezagutza handitzeko. Animatzen zara?
Reciclaje de plástico
Sábado 28 de mayo | 11.00h
Taller sobre el proceso del reciclado del plástico. En la primera parte del taller las paersonas asistentes aprenderán a identificar y clasificar los diferentes tipos de plásticos. Un vez clasificados los plástico se llevarán a un triturador para convertirlos en grano de plástico. Finalmente, el grano será introducido en un extrusor para crear barras de plástico reciclado.
Cocinando al sol
Sábado 28 de mayo | 12.30h
Las personas participantes podrán conocer los tipos de cocinas solares existentes, desde los más sencillos a los más sofisticados, cocinados factibles y tiempos de cocinados y pondrán en práctica los conocimientos aprendidos. Los modelos comerciales se mostrarán y probarán (parabólicas) y los artesanales (panel, horno) se mostrarán, probarán, y se facilitarán planos y sugerencias de construcción.
Boluntariadoa
Zure jakintzak partekatu nahi dituzu? Repair Café-ak antolatzen duen boluntario taldea konponketaren inguruko jakintza eta esperientziak partekatzeko prest dauden pertsona berriei irekita dago. Mekanika, ehungintza, elektronika… eta, batez ere, denbora eta jakintzak partekatzeko borondatea. Zure ezagutzak oso erabilgarriak izan daitezke beste pertsona batzuentzat
PARTE HARTU!
Anima zaitez! Utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara