SZnatoki musika-eszenan sortzen ari den talentuari balioa emateko eta arreta jartzeko eszenatoki bat da.

Kontzertuak, gehienetan akustikoan, giro lasaian izaten dira, eta espazioa horretarako girotuta egoten da.

Sarrera doakoa da leku-kopurua bete arte, eta espazioak esertzeko eremuak eta barra-zerbitzua izango ditu.

SZnatokirekin hitzordua hileko bigarren ostiralean da, 20:30ean (salbuespenak kasu).

Otsailak 6 ostirala

20.00etan | Doako sarrera

XENDRA +
EL MUDO KON VOZ

Xendra Xendra taldea Uharten sortutako egitasmoa da. Egunerokotasunean musika konposatu eta elkarrekin jotzea gustoko duten zazpi gaztek osatutako sorkuntza proiektu bat. Bakoitzaren bizipenen ikuspuntutik, ahal den heinean, gai unibertsalei helduko dien musika du helburu, pop, rock eta folk doinuz eta euskal hitzez osatutako kantak proposatuz.

El Mudo Kon Voz. Rascasuelos EPa 2023an argitaratu ondoren, ez da kanta berririk plazaratu, eta denbora hori sorkuntzari eta ideia berriak lantzeari eskaini zaie. Kontzertu honetan aurreko garaietako abestiak entzungo dira, oraindik argitaratu gabe dauden kanta berriren bat eta bereziki moldatutako bertsioak, proiektuaren iragana, oraina eta etorkizuna lotzen dituen zuzeneko batean.

Kontzertua otsailaren 6an, ostirala, egingo da 20:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.