Aldaketa sozialerako tresnak.

Gure ohituretan eta gure kontsumoan, Ekonomia Solidarioaren printzipioetatik gure ingurunea eraldatzeko eragina duten gako asko daude. Ezagutu aldaketa sozialerako tresna berriak eta zaharrak, eta jarri praktikan zure egunerokoan

Ezagutu itzazu, erabili zure egunerokoan, partekatu zure jendearekin.

Ezagutu | Erabili | Eraldatu

Tressnak Geltoki eta REAS Nafarroak antolatutako jarduera ziklo berri bat da, apiriletik azaroa bitartean luzatuko dena eta kontsumitzen dugun moduaren aldaketa sortzea bilatzen duena, alternatiba justuago, jasangarriago eta etikoagoak sustatuz.

Bere helburua argia da: herritarren kontsumo kritiko eta arduratsua hartzeko beharrezko tresnak eskaini, Ekonomia Sozial eta Solidarioak proposatzen dituen balore eta praktikekin bat etorriz.

Osasun naturala.

Bizi ahal izateko zaintzen dugu geure burua, baina zaintzen dugun moduaren arabera ere bizi gara: osasunari eta ongizateari buruzko gure eguneroko erabakiek gure gorputza, ingurunea eta harremanak moldatzen dituzte. Osagai sintetikoa eta banakako kontsumoa lehenesten dituen eredu batean, industriarekiko mendekotasuna eta tokiko jakituriaren ezjakintasuna areagotzen dira. Baina badaude zaintza bidezkoago eta kontzienteago baterako benetako alternatibak, hala nola tailer ziklo honek bultzatzen dituenak, osasun naturala eta kontsumo kritikoa sustatzen dituen ekimena, tokiko produktu ekologikoen balioan oinarrituta. Zaintza, osasun naturaletik, hurbiltasunetik eta jasangarritasunetik ere pentsatzen da: landareak ezagutzea, gure erremedioak prestatzea, landa-proiektuei laguntzea. Geure burua zaintzea eguneroko erresistentzia modu bat ere izan daiteke, lurralde bizigarriagoak eta komunitate sendoagoak eraikitzeko modu bat.