Urteko azken edizioan, datorren ostegunean, hilak 16, 19:00etan, Burgiko Xorta garagardoa, Nafarroako Pirinioetako garagardo artisauak, eta Osakaingo Otxokain gaztandegiko ahuntz-gazta izango dira produktu protagonistak, eta horiek aurkezteko beren bi ekoizleak egongo dira bertan.