Urriak 08 osteguna

19.00etan | 20€

NAPARBIER & MAIZIAM

Artisau garagardoak & Talo ekologikoak

Naparbier eta Maiziam-en eskutik, jarduera honetan haien produktuak zuzenean ezagutu eta dastatzeko aukera izango dugu, eta haien proiektuetara hurbilduko gara, haien istorioak, lan egiteko modua eta elaborazio bakoitzaren atzean dagoen guztia bertatik bertara ezagutzeko. Solasteko, ikasteko eta ekoizteko eta elikagaiak lantzeko beste modu batzuen alde egiten duten proiektu txikien lana balioan jartzeko aukera izango da.

Naparbier-ek artisau-garagardoa ulertzeko duen modu berezia ezagutuko dugu, Nafarroan ekoitzitako garagardo eta estilo ugariaren bidez. Bestalde, Maiziam-ek arto ekologikoaren eta glutenik gabekoaren aukerak ezagutzeko aukera emango digu, hainbat elaborazioren bidez.

Haien produktuen aukeraketa bat dastatzeaz gain, beste hiru elaborazio ere izango ditugu, gaziak zein gozoak, Geltoki Tabernako taldeak esperientzia osatzeko bereziki prestatutakoak.

Dastaketan parte hartzeko plazen prezioa 20 €-koa da. Plaza kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, ondoko botoiaren bidez.