ALTERNATIBAK
ELIKATZEN

Geltoki Tabernan elikaduran jartzen dugu arreta, zer jaten dugun eta zer ondorio dituen guretzat eta bizi garen lurrarentzat. Bai kafetegian, bai jantokian, lan-ildo argi batzuei jarraitzea erabaki dugu, gure ahaleginak elikadura kontzienteago, osasungarriago eta eraldatzaileago baterantz bideratzeko.

Tokikoa eta ekologikoa, erraza da!

Erabiltzen ditugun produktuen jatorria funtsezkoa da. Lehentasuna ematen diegu hurbilekoei, eskala txikian ekoitzitakoei eta jatorri ekologikokoei, bai eta bidezko merkataritzaren printzipioen pean sortutakoei ere; horrela, oraina eta etorkizuna duinak izango dira ekoizleentzat eta lurrarentzat.
GELTOKI SUKALDEA

Astelehenetik ostiralera, bertako produktu ekologikoekin eta beti aukera begano eta begetarianoekin egindako eguneko plateren asteroko eskaintzaz goza dezakezu.

Larunbatero, hurbileko produktuekin eta produktu ekologikoekin egindako plateren eskaintza berritzen dugu. Aukeratu hiru plater eta postre bat eta gozatu.

Gure karta ostiral eta larunbat gauetarako. Zizka-mizkak, ogitartekoak, hanburgesak eta kalitatezko produktuekin egindako platerak

Jaten duguna gara

Badakigu nortzuk diren gure ekoizleak. Baztango, Caparrosoko, Irunberriko, Arbeizako, Ziordiako edo Faltzesko pertsonak dira. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustua egiten dugu eta tokiko ekimen ekologiko txikiak babesten ditugu. Hauek ezagutzera animatzen zaitugu.

GORDE ZURE MAHAIA

Mahaia erreserbatzeko, deitu 948 988 274 telefonora, eta baita online ere, inprimaki hau beteta