Urriak 09, ostirala
20.00etan | Doako sarrera
MUXUTRUK
Pop izarra naiz eta zer? Muxutruk pop izarra da ala ez? Pop izarra da zer? Zer da pop izarra? Muxutruk-ek ordenagailua irekitzen du, ordenagailuan baitu dena. Ordenagailuan ikusi eta entzuten ditu gustuko dituenak, eta ordenagailuan sortzen ditu bere kanta, soinu eta ideiak.
Ordenagailutik eraikitzen du bere pop izarra bilakatzearen saiakera. Muxutruk-ek ordenagailua irekitzen du, eta ordenagailua irekiko du jada kalean diren kantak abesteko, oraindik amaitzear daudenak aurreratzeko eta sortzearen prozesuan entzun eta maitatutakoak partekatzeko.
Emaitza baino prozesua kontutan harturik prestatutako kontzertua da, logelan eraikitako pop-izarrak baitituelako galdera gehiago erantzun baino: Ispilu aurrean eskuan orrazi batekin entsaiatutakoak ematen dira, akatsak eta asmatzeak pop-soinuekin batera zuzenean aurkeztuz.