Urriak 30, ostirala

19.00etan | 20€

NO SOY EXÓTICO

Bidaia bat proposatzen dizugu, maletarik gabe, presarik gabe eta helmugarik gabekoa. Geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea, oso sinplea eta aldi berean apartekoa den zerbaiterako pentsatua: gelditzeko.
Arteak eta gastronomiak bat egiten duten espazio bat, funtsezko zerbait gogorarazteko: gozatzea ere erresistentzia modu bat dela.

Urriaren 30eko saiorako menua:

Ikuskizuna: 

No Soy Exótico antzerki, dantza eta kabaret garaikidea uztartzen dituen ikuskizun eszeniko hibridoa da, Latinoamerikako gorputzen aniztasuna ospatzen duena eta historikoki haien gainean proiektatu diren estereotipo eta aurreiritziak zalantzan jartzen dituena. Antzerkia, kabareta eta dantza garaikidea elkarrekin txirikordatzen dira carnaval kritiko bat eraikitzeko; bertan, erritmoa, musikaltasuna eta flirteoa hausnarketarekin batera bizi dira. No Soy Exótico lanak benetakotasuna eta kultura-erresistentzia aldarrikatzeaz gain, munduan dagoen aniztasunari begiratzeko, izendatzeko eta sailkatzeko ditugun moduak berriro pentsatzera gonbidatzen du publikoa.

Afaria:

– Etxeko hestebetezko tosta, azenario eta laranjazko eskabetxearekin
– Borraxa salteatua baratxuri-olioarekin, kuiatxo eta urdaiazpiko aparrekin
– Sagar bizkotxo zukutsua, habatonka chantilly-arekin

– Lezaun (Lakar) eta Biurko (Bargota) ardo ekologikoak