Azaroak 17, asteartea
18.30ean | 3€
LIMPIEZA ECOLÓGICA CON CENIZA
Saioan, Tierra Limpiezas Ecológicas enpresako bazkide Felip Arague Mesanak gidatuta, garbiketa ekologiko eta arduratsuari buruz hitz egingo dugu, baita erabiltzen ditugun produktuak aldatzeak gure osasuna, ura eta bizi garen espazioak babesten nola laguntzen duen ere.
Parte-hartzaileek errautsarekin garbitzeko produktu propioa egiten ikasiko dute, baliabide erraz, ekonomiko eta aprobetxagarria erabiliz, eta benetako gainazaletan probatuko dute. Bakoitzak etxera eramango ditu prestatutako produktua eta errezeta, nahi duenean berriro egiteko, baita egunerokoan garbiketa kontzienteagoa egiteko ideiak ere.
Tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (3 €) eta norberak ekarritako hutsik dagoen kristalezko pote bat edo lainoztagailu bat izatea, garbigarri ekologikoa gordetzeko.
Gutxieneko adina: 16 urte. Leku mugatuak.