Dantza izango da ziklo honetako protagonista nagusia. Ekimen honen helburua argia da: mugitu eta elkarrekin gozatzea, mugimenduaren eta musikaren bidez.

Zuzeneko musikak esperientzia askoz biziago eta bereziago bihurtuko du, dantzarien eta musikarien artean sortzen den loturari esker.

Jazz, folk, swing edota dantza tradizionalak; hilero estilo desberdin bat, bakoitzaren erritmo eta mugimenduak ezagutuz.

Ez du axola zure adina, dantza aditua zaren ala inoiz dantza egin ez duzun. Giro atsegina sortuko dugu, non edozeinek gozatu ahal izango duen.

Maiatzak 29, ostirala

19.00etan | Doan

TANGO

Iluntze dantzaldiak zikloak aurrera darrai, eta hirugarren saioa iritsi da gorputza mugitzeko, zentzumenak pizteko eta zuzeneko musikaren erritmoan dantzaren poza elkarrekin bizitzeko. Oraingo honetan, Le Tango Noir taldeak tangoaren unibertso liluragarrian murgiltzera gonbidatzen gaitu; musika sutsua, dotorea eta hunkigarria da tangoa, konpasa bakoitzak topaketa, besarkada eta mugimendu partekatua baitakar. Adin eta maila guztietarako gune irekia izango da, dantzan jakitea baino, musikak eramaten uztea baita garrantzitsuena.

Bailá, vení, volá ikuskizunarekin, tangoak, baltsak, milongak, kandonbeak eta chanson doinuak eskainiko dizkigu Le Tango Noirrek, musikarien eta dantzarien artean zuzeneko musikak soilik sor dezakeen lotura berezi hori eraikiz. Pista ospakizunerako, emoziorako eta elkarrekin gozatzeko gune bihurtuko da.

Noiz? Maiatzaren 29an, ostirala, 19:00etan.
Zatozte tangoaren magiaz gozatzera ilunabar dantzagarri hauetan!