ERAKUSKETA | 2022/09/01 > 2022/10/03
DESCARTADAS
ONAY – Organización Navarra para Ayuda entre los Pueblos
Descartadas Marc Espin Descartados esposizioaren ondoren sortu zen. ONAYk, TAU Fundazioarekin batera, emakumea ardatz duen erakusketa bat sortzea baloratu zuten, adineko emakume helduak diskriminazio bikoitza jasaten baitu, bata abandonatutako kolektibo bateko kide izateagatik eta baliabide mugatuekin, eta bestea, bere generoagatik.
Descartadas erakusketak El Salvadoreko adineko emakume helduen abandonua dokumentatzen duten argazki multzo bat biltzen du. Erakusketa 10 erretratu intimistak eta El Salvadorreko landatartasunean bizi diren eta pobrezia-egoeran eta gizarte-bazterketako egoeran dauden 60 urtetik gorako emakumeen kontakizun laburrak osatzen dute.
Horrela, El Salvadorreko adinekoen kolektiboak bizi duen pobrezia eta gizarte-bazterketako egoera salatu nahi du. Gainera, azalpen-laburpen horren garrantzia da genero-diskriminazioagatiko salaketa gehitzen duela.
Erakusketa elebiduna (gaztelania eta euskara) publiko guztiei zuzenduta dago, eta arreta berezia eskaintzen zaie adinekoekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten gizarte-erakunde, hedabide eta kolektiboei.