ERAKUSKETA | 2022/12/01 > 2022/12/31

Desfiguración ansiosa

Andrea Gastaminza

Erakusketa hau egilearen arimaren luzapen bat da, irudi abstraktuek masa eta forma konkistatzen dituzte, desitxuratutako mundu erreal eta irrazional bat sortuz. Ilargiaren inbidiarik ez duen izar-espazio batean sortu dira, betiere irudimenaren mundu magiko eta mitologikoa errespetatuz. Batez ere kolorearen saturaziotik, pertsonaien izaeraren surrealismotik eta objektuek beren egoera naturaletik kanpo duten posizionamendutik ateratako irudiak dira.
Pertsonaia nagusia beldurra eta agonia dira, existentzia ia obra guztien enborra da. Iragankorrak eta astunak dira, sormenaren argazkiak beren egoera basatienean. Deabru koloretsuen edo gorri bizien edertasuna zeruko bakearekin eta haizearen kateekin uztartzen da.
Gure oroimenaren antsietate eta tristurari, natura bizi edo hilei eta mundu urrunei omenaldia.