Geltokiko saskiak %100 bertakoak eta ekologikoak dira. Aukeratu zeurea!
Las cestas de Geltoki son 100% locales y ecológicas. ¡Elige la tuya!
KLASIKOA
Hau da gure saski klasikoa, denon gogokoena eta beti arrakastatzen duena. Bertako eta ekologikoak diren produktu sorta bat biltzen du: Lodosako eta Sartagudako kontserbak, Etxarriko Idiazabal gazta, Altsasuko patéa, Bianako txorizoa, Deikazteluko olibolioa, Lakarko ardo beltza, Iruritako marmelada, Uxueko txantigorri torta eta Espinalgo mantekado artisauak. Nafarroako ibilbide gastronomiko benetakoa. Ezinezkoa da ez liluratzea.
BIKAINA
Saski hau gure klasikoaren bertsio “top”-a da. Bertan sartzen dira Oibarko ardo kriantza, Arruazuko Idiazabal gazta, Azkoiengo olio ekologikoa, Lekunberriko Euskal Txerri urdaiazpikoa, Altsasuko foie patéa, Bianako txorrizo erreserba, Sartagudako zainzuriak, Lodosako piperrak, Eulatako marmelada, Espinalgo mantekadoak eta Subizako txokolatez estalitako pipak. On egin!
ZIZKAMIZKAK
Zizkamizkak partekatzeko eta dastatzeko pentsatutako saski originala da, eta noski, %100 bertako jatorriko produktuekin. Nafarroako garagardo artisauen hautaketa bat, Etxarriko Idiazabal gazta, Bianako txorizo artisaua, Ezpeletako piperriko patea, piparrak, Sesmako gatzak, Uxueko txantigorri pastak eta Subizako txokolatez estalitako pipak ditu. Partekatzeko eta gozatzeaz gozatzeko perfektua!
CREA TU PROPIA CESTA
Zure saskia zure gustu eta aurrekontuetara egokituz prestatzen dugu ere. Geltoki Dendako produktu guztiak dituzu zure saski ideala osatzeko. Besterik gabe, zatoz Geltokira nahi duzunean edo deitu 848 980 037 zenbakira, eta pozik lagunduko dizugu eta aholkularitza emango dizugu.

BILKETA GELTOKIN
Zure saskia GeltokiDendan jaso dezakezu astelehena eta larunbata bitarte, nahi duzun ordutegian eta egunean, ez dago kostu gehigarririk.

ETXEZ-ETXEKO BIDALKETA
Geltokira ezin bazara etorri, zure saskia etxera bidal dezakegu, nahi duzun ordutegian.