GELTOKIKO DENDA
Itxoin, pentsatu, erosi
Erosketa arduratsu, sustengarri eta eraldatzailea da gure apostua eta helburua.
Denda hiru eremuetan banatuta dago :
Elikadura, artisautza eta bertako diseinuak eta bigarren eskuko produktuak
Elikaduraren eremuan irizpideak argiak dira; bertako eta artisau produktuak, ekologikoak, eta bidezko merkataritzaren balioetan sortu eta transformatutako produktuak ditugu gure apaletan, denak kalidade handikoak. Gure helburuen artean, bertako ekoizle eta elaboratzaile txikiekin lan egitea dago, produktuari izen eta abizenak jarriz, uztiategi txikien bideragarritasuna babesten eta ahal dugun ehinean urrutiko eta handiak diren bitartekari eta komertzial handiak saihestuz. Agerikoak ditugu Nafarroako produktu artisauak, freskoen eskaintza ekologikoa eta granel formtauko eskaintza zabala.
Elikaduraz aparte Geltokin berrerabilitako eta bigarren eskuko produktuei tokia gorde diegu. Argi daukagu gizarte kontsumista konpultsibo honek botatzen duenaren parte handi bat, berriro erabilgarri izan daitekeela eta hemen Traperos de Emaus Nafarroako lagunekin dugun elkarlanari esker hori posible da eta egiten ari gara. Beren lantokitik berreskuratutako eta higienizatutako arropak eta zapatak ekartzen dizkigute, eta liburu asko ere.
Azkenik baina ez garrantzi gutxiagokoa, bertako artisau eta diseinatzaileei eremu bat eskeintzen diegu. BEre eskuekin humiltasunez lan egiten duten persona hoiek hiriko erdiguenan txoko bat izatea, euren sorkuntzak erakutsi eta saltzeko, berain markak eta lan moldeak erakusteko. Eremu honetan arropak, altzariak eta bestelakoak topatuko dituzu.
Geltoki DENDA Iruditan
Hemen azpian gure dendaren hainbat irudi ikusi ditzazkezu, eremuka sailkatuta
Contamos con gran variedad de productos de proximidad y temporada,
ecológicos y de comercio justo
Éste es un espacio dedicado a las diseñadoras locales que desarrollan sus propias marcas y trabajan con sus propias manos productos exclusivos
Junto con las compañeras de Traperos de Emaús trabajamos para dar una seguna vida a libros, textil y calzado recuperados
GURE HORNITZAILEAK EZAGUTU
Nor, non eta nola
Ez ahaztu webguen honetan sortzen ari garen gure hornitzaileei eskeinitako atala bisitatzen. Bertan astero astero gure dendaren parte diren ekoizleen informazioa gehitzen joanen gara, bere bizi eta lan eremuaren inguruko informazioarekin. Hemen bisitatu dezakezu