AUTOEDIZIO ETA 2. ESKUKO KOMIKI AZOKA | 2022/10/01

KOMIKITOKI

Nafarroako Komiki Saloiko aurtengo edizioari amaiera emateko, jardunaldi berezi bat antolatzen lagundu dugu.
Autoedizio eta bigarren eskuko komiki azoka txiki bat izango da Geltokin urriaren 1ean, larunbata, 11:30etatik 20:00etara. Bigarren eskuko komikiak (Traperos De Emaús Navarra), fanzine ezberdinak, argitalpen autoeditatuak, artisautza eta mikroargitaletxeak aurkitu ahal izango dira.


Halaber, TSKTk, “Komikollage” erakusketaz arduratzen den kolektiboak, hainbat collage egingo dituzte zuzenean, antzinako komikiak, aldizkariak, laminak, etab. berrerabiliz.
Dena SR LOBO (German Rubio) eta ROLAN & LOOP ABESTIAK (Rolan Garces) musikarekin girotuta.

INFO +:  tizacomic@gmail.com