2025/11/05 | 19.00etan

Musika streamingsmo garaian:

Boikotak, Musikariak Palestinarekin elkartasun ekimena, plataforma digitalak, mendekotasuna eta alternatibak aztergai.

Palestinarren genozidio betean, Euskal Herriko musika eszenako talde askok Israleen aurkako boikotarekin bat egin dute Musikariak Palestinarekin ekimenaren bitartez. Mugimendu politiko bat izatetik haratago, sektorearen zaurgarritasuna eta plataforma digitalekiko dependetziak eragiten duten ondoeza azaleratu du ekimenak. Spotify uzteko kanpainak egungo kontsumo eredua bera da kinkan jarri duena. Izan ere, sortzaileentzat zer dakar plataforma digitalekiko menpekotasunak? Erreprodukzio kopuruak neurtu dezake arrakasta? Nola eragiten du talde baten sarretako ikusgarritasunak zuzenekoen zirkuituan? Streamingsmoaren garaian, musika sorkuntzaren duintasuna bermatuko dituzten alternatiba eta eredu berriak bilatzeak ezinbestekoa dirudi.

Mahai-ingurua azaroaren 5ean, asteazkenean, 19:00etatik aurrera ospatuko da. Bertan hizlari gisa parte hartuko dute honako musikariek: Amets Aranguren Arrieta (Ibil Bedi), Martin Ciriza Jubera (Tatxers, Borla) eta Beñat Bidegain Lekuek (Dena, Malh Kobat). Topaketa oparoa eta interesgarria izango da, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!