XALOA HITZALDIAK ZIKLOA | 2022/10/19 > 19:00etan

Energia berriztagarriak eta klima aldaketa

June San Millán (REAS Nafarroa), Asier Arsuaga (Goiener), Mikel Saralegi (Sustrai Erakuntza) eta Gurutxe Santxo (NEE-TEN)

Ekonomia Solidarioak bultzatzen duen energia-eredua energia berriztagarrietan oinarrituta dago, planteamendua tokikoa, birbanatua eta deszentralizatua da, komunitate bakoitzeko beharrak kontuan hartuko dituzten prozesu parte-hartzaileak abiaraziz, eskura diren baliabideak baliatuz.

Energia ez da edozein baliabide. Jarduera ekonomiko ororen elementu aitzindaria da. Energia, gainera, eskubide gisa aitortua izatea lortuko bada, lurraldeek beren burujabetza gauzatu beharko dute herritarren interes orokorrekin bat.

Gizateriaren historian, erregai fosilen erabilera anomalia da, bai eta erregai mota horri loturiko garapen ekonomikoa eta teknologikoa ere. Datozen urteak kritikoak izanen dira, galdarari “denetarik botatzeko” nahia izanen delako, horrek ingurumenerako dakarren arazo izugarriarekin. Gaur egun, itzulkin energetikoaren tasa % 15 eta 20 artean legoke, eta % 20 hori gainditzean (1:5) ez da bideragarria gurea bezalako gizarte teknologiko eta industriala. Desazkundea etorriko da bai ala bai, modu ordenatu batean edo interes handien arabera egitea da orain jokoan dagoena.