ERAKUSKETA | 2021/12/20 - 2022/01/09
Baso bat / A forest
Mikel Belaskoain & Holly Miranda, Brif Braf Bruf jaialdirako
“Baso bat/ A Forest” Fábrica de Arte Nuevo- k garatutako instalazio eskultoriko eta soinuduna da, ia bi urteko kosorkuntza-prozesuan, Mikel Belascoain artista nafarraren, Holly Miranda artista iparramerikarraren, Txantreako García Galdeano Ikastetxeko LH 4. mailako ikaskideen eta INARTECH Robotika Elkarte nafarraren artean garatua.
Instalazioa zurezko eta burdinazko formatu handiko 7 piezek osatzen dute. Garapen teknologiko batek hurbileko teknologiarekin musika eta soinua sartzeko aukera ematen du. Txantreako
Munduko Parkean jarri da eta urtarrilaren 08ra arte egongo da ikusgai BRIF, BRAF, BRUF
jaialdiaren baitan.
GELTOKIn, “Baso bat/ Un bosque / A Forest”-en sortze prozesuaren erakusketa bat aurkezten dugu, publikoak proiektu honen garapen faseak ezagutu ahal ditzan. Eskulturen eraikuntza Mikel Belascoain artistaren 200 x 160 artelan piktorikoetatik ateratzen da. Estetika
espresionistako lan horiek bizi izan dugun egoera distopikoan agertzen diren beldurrak eta
munstro kolektiboak irudikatzen dituzte. Piezak koadroetatik ateratzeko ideia analogia bat
da gizarte gisa gure beldurrak hausnartzeko eta ulertzeko eta beste ikuspegi batetik begiratzeko dugun gaitasunarekin. Era berean, gogoeta egiten du zailtasun handiko garaietan
– hala nola bizitzen ari garen garai honetan bezala – Fantasia babesleku izatearen ideiari
buruz. Azken piezek soinu-baso batean bizi diren asmatutako hainbat izaki mitologiko irudikatzen dituzte. GELTOKIn azken pieza eskultorikoen miniaturak erakusten dira