Azaroak 12 osteguna

19.00etan | 20€

NAVARRSOTILLO & BIKAIN

Ardo ekologikoak & Artisau gaztak

Navarrsotillo eta Bikain-en eskutik, jarduera honetan haien produktuak zuzenean ezagutu eta dastatzeko aukera izango dugu, eta haien proiektuetara hurbilduko gara, haien istorioak, lan egiteko modua eta elaborazio bakoitzaren atzean dagoen guztia bertatik bertara ezagutzeko. Solasteko, ikasteko eta ekoizteko eta elikagaiak lantzeko beste modu batzuen alde egiten duten proiektu txikien lana balioan jartzeko aukera izango da.

Andosillatik Navarrsotillo etorriko zaigu bisitan, ardo ekologikoak eta biodinamikoak ekoizten dituen familia-upategia. Bikain, berriz, Etxarritik etorriko da, Idiazabal J.D. gaztaz eta artisau-erara, familia giroan, egindako esnekiez hitz egitera.

Haien produktuen aukeraketa bat dastatzeaz gain, beste hiru elaborazio ere izango ditugu, gaziak zein gozoak, Geltoki Tabernako taldeak esperientzia osatzeko bereziki prestatutakoak.

Dastaketan parte hartzeko plazen prezioa 20 €-koa da. Plaza kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea, ondoko botoiaren bidez.