Irailak 10 osteguna
19.00etan | 20€
La panacea & AZPEA
Glutenik gabeko ogi ekologikoak & Ardo ekologikoak
Ekoizleek eurek gidatuko duten jarduera honetan, haien produktuak zuzenean dastatzeko aukera izango dugu, eta, aldi berean, haiengana hurbildu eta lehen eskutik ezagutuko ditugu haien istorioak, lan egiteko modua eta elaborazio bakoitzaren atzean dauden bizi-proiektuak. Elkarrekin hitz egiteko, ikasteko eta eguneroko lanari balioa emateko aukera izango da.
Produktu sorta zaindu bat dastatzeaz gain, Geltoki Tabernako taldeak bereziki prestatutako beste hiru elaborazioz ere gozatuko dugu, bai gazituak bai gozoak, esperientzia laguntzeko.
Dastaketan parte hartzeko plazak 20€-ko kostua dute, mugatuak dira eta aldez aurretik erreserbatzea ezinbestekoa da beheko botoiaren bidez.