Azaroak 24 asteartea

17.30ean | Doan

AKTIBISMO ETA MODA TAILERRA

Eta zure arropak mundua alda badezake? Moda joerak, like-ak eta outfit-ak baino askoz gehiago da: gure burua adierazteko, eskubideak aldarrikatzeko eta planeta bidezkoago eta jasangarriago baten alde borrokatzeko tresna ere bada.

SETEMek – Arropa Garbia Kanpainak antolatutako tailer honetan, zure sormena aktibismo-modu bihurtzen ikasiko duzu. Sormen-panel baten bidez, «Zer da moda eta zer ez?» galdera aztertuko dugu, estereotipoak zalantzan jartzeko eta moldeak hausteko. Ondoren, collage-teknika erabiliz, mural kolektibo bat osatuko dugu, ideiak, mezuak eta irudiak partekatuz, bestelako moda bat irudikatzeko.

Amaitzeko, zure aldarrikapen-lelo propioa sortuko duzu, eta ekiteko aktibista-kit bat jasoko duzu! Adierazi zeure burua, sortu eta erakutsi janzteko moduak ere gauzak aldatzen lagun dezakeela!

Tailerra guztiz doakoa da, eta parte hartzeko EZ da aldez aurretik izena eman behar, ezta inolako materialik ekarri ere. Zure zain gaude!