Apirilak 12 igandea
11:00h - 16:00h | 15€
Bertako Fest
Bertako Fest elkarlaneko ekitaldia da, ostalaritzako profesionalen, tokiko ekoizleen eta publikoaren arteko topagune festibo bat izan nahi duena. Bertan, kontsumo arduratsua sustatu eta tokiko kultura gastronomikoaren inguruan komunitatea sortzea bilatzen da.
Beatriz López (Reyna de Copas) sommelier eta kultur bitartekariak dinamizatuko du ekitaldia. Bertan parte hartuko dute Ion Gulina (Geltoki Taberna), Lorenzo Nobili (Malatesta), Julen Urtasun eta Julen Fernández (Olio Pizza Bar eta Gatza Bar) sukaldariek; Mendiko (Oibar), Lezaun (Lakar) eta Biurko (Bargota) familiako upategietako arduradunek; eta tokiko ekoizleek, hala nola Bordaxaki (Otsagiko Euskal Txerri ekoizlea), Pirineki (Auzberriko esneki eta gaztagilea) eta Imanol Resano (Andosillako barazki ekoizlea).
Ekitaldia vermut dinamiko gisa diseinatuta dago, eta apirilak 12, igandean, 11:00etatik 16:00etara ospatuko da. Bi gune bereizi izango ditu: alde batetik, gastronomia eta merkatu gunea, Budin eta Maisa Covaleda tokiko DJek girotua; eta bestetik, showcooking eta maridaje gunea. Horrela, bertaratutakoek, sukaldariek etorriko diren ekoizleen produktuekin zuzenean prestatutako elaborazioak dastatu, parte hartzen duten upategietako ardoak probatu, sukaldaritza zuzeneko erakustaldiak eta Reyna de Copas-ek gidatutako maridaje saioak ikusi eta ekoizleak bertatik bertara ezagutu eta haien produktuak merkatu gunean erosi ahal izango dituzte. Hori guztia giro lasaian, tokiko DJak lagunduta.
Sarrerak agortuta.