AZOKA GARDENA

Bizilurren nekazaritza azoka gardena. Tokiko produktuak ekoizleen eskutik.

Azoka Gardena Bizilurrek antolatzen duen azoka da, EHNE Nafarroak bultzatutako tokiko ekoizle txikien kolektiboak.

Azoka hileko hirugarren ostiralean izango da arratsaldeko ordutegian, 17:30etatik 20:30era, Geltoki leihatilen gunean.

Azokan parte hartzen duten ekoizleak Nafarroako txoko guztietatik iritsiko dira Geltokira, Baztandik Kaparrotsura.

Azokaren helburua ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harremanari balioa ematea da, zuzeneko salmentaren bidez, bitartekaririk gabe.

HURRENGO
NEKAZARITZA
AZOKA GARDENA

MAIATZAK 19 OSTIRALA

Hurrengo Nekazaritza Azoka Gardena maiatzaren 19an (ostirala) egingo da, 17:30etatik 20:30era, eta 16 ekoizlek parte hartuko dute, besteak beste, gaztak, eztia, hestebeteak, kosmetika naturala, esnekiak, barazkiak, olioak, ardoa edo sagardoa eskaintzeko.

ZEIN EKOIZLEK PARTE HARTUKO DUTE?

Aritzkuren. Kosmetikoak eta xaboi naturalak. Arizkuren
Pirineki. Behi-esnea eta esnekiak, jogurta, gazta. Auritzberri
El puente viejo. Barazki fresko ekologikoak. Kaparrotsu
Domiña. Betizu behi hestebeteak. Goizueta
Pittika. Behi gaztak. Erratzu
Elkea. Olioa, artisau garagardoa, lekaleak eta sagarra. Baquedano
Ollaondo. ahuntz gazta eta arrautzak. Goldaratz
Ernaut. Euskal Txerri hestebeteak. Elizondo
Arteta arditegia. Ardi gazta. Goldaratz
Atekoa Gaztandegia. Idiazabal gaztak. Iregi
Jeingenekoa. Esnea, jogurta eta behi-gazta. Etxarri Aranatz
Txantrea Gaztandegia. Ardi-gazta ondua. Artaiz
Mendiko Upategia. ardoa eta Olioa. Oibar
Sidras Baldorba Naturel. Sagardoa eta sagar-likoreak. Olleta
Erlan. Eztia. Izurzu