Hilabetero ikuskizun ezberdin batez gozatzeko aukera izango duzu. Eszenatokian ezaugarri orokorra: Bertako sortzaileak.

Gastro Show edizio bakoitza Sergi Salinas tokiko aktoreak antzeztutako zeremonia zuzendaria aurkezten du.

Edizio bakoitzak tokiko ekoizle baten hurbileko produktuak ditu protagonistak, sarritan produktu ekologikoak.

Ikuskizunean zehar Geltoki tabernak prestatutako 4 pintxoz gozatu ahal izango duzu ardo ekologikoekin lagunduta.

GASTRO SHOW-ak

INPROFESTAAKZIOA!

Irailak 24 asteazkena | 20.00etan | 20€

Inpro Festa Akzioa hasi da! eserlekutik erortzeko moduko eszena dibertigarriak eta trikitilari baten atzak bezain arinak diren istorioak proposatuko dituzte Nafarroako 5 aktore euskaldun hauek. Publikoak proposatzen duenaren esanetara. Umorez beteriko jaia da ikuskizun hau. Eta inoiz gehiagotan errepikatuko ez dena. Beraz, algararen festa honen parte izan nahi baduzu pasa akziora eta etorri! Xabier Flamarike, Lorena Arangoa, Xabier Artieda, Jaione Urtasun eta Garazi San Martinek osatutako InproLabel boskotearen emanaldia da. Ikuskizunaz gain, bertaratzen direnek Julen Azconaren (Gares) tomete ekologikoarekin eta Goñiko moxalarekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango dituzte. Hizkuntza: Euskara

ALTER NATION

Maiatzak 29 osteguna | 20.00etan | 20€

Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Bi, hiru, lau, bost… zenbat ahots eduki ditzake gorputz bakar batek? Ahotsa identitatea da; identitatea bakarra al da? Ahots efektuak eta emakume kurioso bat. Hainbat ahots, hainbat identitate, psikopatologia bat eta konferentzia bat. Idoia Tapia aktore eta abeslari iruindarra da. Bost urtez Skabidean taldearekin plazarik plaza aritu ostean antzerkigintzan buru-belarri dabil eta eszenan lengoai berriak esploratzea interesatzen zaio. Ildo horretatik sortu du Alter Nation, bere lehenengo pieza sendoa. Ikuskizunaz gain, publikoak Geltoki Tabernak Sarbileko (Etxauri) produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango ditu. Hizkuntza: Euskara

DENETARIK ETA BERTAKOA

Martxoak 27 osteguna | 17.00etan | 5€

Martxoko Gastro Show-a Txiki Gastro Show bat da. Ohiko formatuko haurrentzako bertsioa, arte eszenikoak, tokiko produktua eta gastronomia uztartzen dituena. Arratsaldeko saio honetan, haurrentzako ipuin kontaketa bat eta askari bat konbinatuko ditugu, produktu ekologiko eta tokikoekin. Geltokiraino Pontxa iritsiko da bere istorio berriekin. Denetik jan beharko genuke? Zein da zure barazkirik gogokoena? Oraingoan, elikadura osasungarriari buruzko gogoeta eginaraziko digu, istorio eta pertsonaia bitxien bidez. Bertako produktuak ere gogor defendatuko ditu. Lortuko al du elikadura osasungarriaren erronka? Ipuin-saio honetan ikusleek jolasean, oihuka eta abenturetan murgilduz parte hartuko dute. Euskarazko ipuin kontaketa 3 urtetik gorako haurrentzat.

HITZ ESANA

Otsailak 20 osteguna | 20.00etan | 20€

Mejillon Tigre taldearen eskutiz, spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da HITZ ESANA. bi gorputz, 15 bat pieza indibidual, eta poesia emanalditik baino kontzertutik gertuago egon nahi duen formatua. Esateko ez baita gauza handirik behar: jasotako guztiarekin eta horren kontra aritzea. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak, erreferenteak. Hitz soilak eta, noizbehinka, musika nahasian, esandakoa eta beste guztia ere hel dakion entzuleari. Errezitaldiaz gain, publikoak Geltoki Tabernak Anizko Jauregia Esnekiak proiektuko produktu ekologikoekin egindako 4 pintxo dastatu ahal izango ditu.Hizkuntza: Euskara

THE RETURN OF DELIRIOS

Urtarrilak 30 osteguna | 20.00etan | 20€

Caleidoscópicas hiru artista iruindarren proiektua da, eta hiru diziplina artistiko biltzen ditu ikuskizun berean: idazketa, kantautore musika eta bodypainting-a (azalean aplikatutako pintura artistikoa). Adierazpen artistikoa egunerokotasunaren eta iragankortasunaren edertasunaren pertzepzioa komunikatzeko bitarteko gisa erabiltzen da. Artearekin adierazten, askatzen, komunikatzen, hazten eta hedatzen gara. Gastro Show-an “Mujer. Talento. Fusión” ikuskizuna aurkeztuko dute.
Hileko ekoizlea: Gobeies

MUJER. TALENTO. FUSIÓN

Azaroak 22 ostirala | 21.00etan | 25€

Caleidoscópicas hiru artista iruindarren proiektua da, eta hiru diziplina artistiko biltzen ditu ikuskizun berean: idazketa, kantautore musika eta bodypainting-a (azalean aplikatutako pintura artistikoa). Adierazpen artistikoa egunerokotasunaren eta iragankortasunaren edertasunaren pertzepzioa komunikatzeko bitarteko gisa erabiltzen da. Artearekin adierazten, askatzen, komunikatzen, hazten eta hedatzen gara. Gastro Show-an “Mujer. Talento. Fusión” ikuskizuna aurkeztuko dute.
Hileko ekoizlea: Gobeies