10/21/2025 | 18.30ean

Gure erotikaren jabeak

Gure erotikak birpentsatzeko tailerra Edurne Errea Nuño sexologoarekin

Urriak 21, asteartea. Tailer honetan norbanakotik eta kolektibotik hausnartu nahi da nola ingurune ekonomiko, politiko eta sozialak gure nortasunaren alderdi intimoak mugatzen eta kokatzen dituen, hala nola bizi garen erotika eta desioak. Dinamiken eta hainbat ikerketa-proposamenen bidez, tailer honen helburua mitoak, sinesmenak eta aurreiritziak identifikatzea da, hortik libreago sentitu ahal izateko. Tailerra euskaraz edo gaztelaniaz egingo da, formularioaren bidez izena ematen duten pertsonen arabera.

Dinamizatzailea: Edurne Errea Nuño (Aurizberri, 1987), irakasle ikasketak egin zituen eta irakasle izan da 10 urte baino gehiagoz. Sexologoa da eta esperientzia du musikaren munduan. Lehen etapetatik, giza harremanek inspiratu, erakarri, gainez egin eta misterio handia sortzen diote. Duela urte batzuk, gorputzetik ulermen handiagoa ekartzen dion bide bati ekin zion, bere buruarekin, beste pertsonekin, gorputzarekin eta gorputzetik duen interakzioari buruzko lan bati. Etengabeko ikaskuntzan, sexualitatearen esparruan gero eta gehiago aurkitzen ditu kolektiboan, indibidualean eta erlazioan hobeto ulertzeko bideak. Norabide horretan, hainbat plano konbinatzen dituzten proposamenak egiten ditu, non diskurtso teorikoa egunerokotasunarekin konbina daitekeen.

Tailerra doakoa da, eta parte hartzeko nahikoa da ondoko inprimakiaren bidez aurrez izena ematea. Anima zaitez parte hartzera!

EDUKIERA BETETA!